Agenda

Atrás

Ohiko osoko bilkura

Irailaren 25ean, azken asteartearekin, Usurbilgo Udalbatzak ohiko bilkura egingo du. Ohi bezala, 18:00etan hasiko da. Hona hemen gai-zerrenda: 1.- 2018/05/29ko ohiko bilkurako aktaren onespena. 2.- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2018ko uztailaren 9tik irailaren 14ra (2018/0793-2018/1076). 3.- HAASetako A-78 (Zapategi) eremuko hirigintza ezaugarrien Aldaketa Puntuala sustatzeko Michelin España y Portugal S.A., Gureak Lanean S.A., Elkarlanean Fundazioa eta Usurbilgo Udalaren artean izenpetu beharreko Hirigintza Hitzarmena behin betiko izaeraz onartzea. 4.- Mozioa: Loiolako kuartel militarra Zubietara lekualdatu nahi dutela-eta. 5.- Galdera-eskaerak.
25 SEP
Azala