Publicador de contenidos

Atrás

Naroa Alustizak irabazi du gidabaimena euskaraz ateratzeagatik saria

Gidabaimena euskaraz ateratzea sustatzeko kanpainaren baitan zozketa egiten da

30·01·2017


Gidabaimena euskaraz ateratzea sustatzeko kanpainaren baitan zozketa egiten da Buruntzaldeko herri guztietan.

Usurbilen Naroa Alustizak irabazi du saria.

Udalak azterketa teorikoa ateratzeagatik ordaindu duena itzuliko dio Naroari, 400 euroko mugarekin.

95 lagun izan dira 2016an Buruntzaldean gida-baimena euskaraz atera dutenak, eta horietatik Usurbilen 13 lagunek atera dute gidabaimena euskaraz.