Noticias
Atrás

Kontsultak egiteko telefono bat eta helbide elektroniko bat bideratu ditu Kzguneak

943 023 684 telefonora deitu edo tutor.usurbil@kzgunea.net helbidera idatzi dezakete usurbildarrek, dituzten zalantzak argitzeko.

01·04·2020


Konfinamenduak hainbat kontu modu digitalean baino ezin egin ahal izatea ekarri du, eta ordenagailu/Internetera sarbiderik ez dutenen edo teknologia horien erabilerarekin trebaturik ez daudenak zer egin ez dakitela. Horregatik, kontsultak egiteko telefono bat eta helbide elektroniko bat bideratu ditu Kzguneak: Usurbilen kasuan, 943 023 684 telefonoa eta tutor.usurbil@kzgunea.net helbideak egokitu dituzte.

Honako zereginetarako eta kolektiboentzako laguntza eskaintzeko prest daude: “Online erosketetan laguntzea, bankuko tramiteetan, Osasun-karpeta sarbidean, Osakidetzako aplikazioen erabileran eta abarretan laguntza behar duten kolektiboei, batez ere adinekoei. Eragiketa horiek, orain bai ala bai, etxetik egin behar dira, eta ez dakite ondo funtzionatzen. Adinekoen egoitzek behar duten babesa ere eman genezake senideen eta egoiliarren artean bideokonferentziak egiteko”.

KZguneen ordutegiak, harremanetarako modua eta, oro har, informazio guztia kontsultatzeko webgunea ere prestatu dute.