Publicador de contenidos

Atrás

Kalezarko eskailerak berritzen hasi da udala

Errekatxikiko parketik Kalezarrera igotzeko dauden eskailerak berritzeko lanei ekin die udalak. Lanek bi hilabete iraungo dute, eta 60.490 euroko kostua izango dute. Bestalde, Kale Irekiak parte-hartze prozesuan haurrekin egindako saioetan parke horretan jolaserako elementuak jartzeko proposatu zen, eta parke hori lanak amaitzerakoan egokituko da.

07·03·2018


Errekatxikiko parkea eta Kalezarrera doazen eskailerak berritzeari ekin dio udalak. Parkearen berrantolatzea bi fasetan egingo da: lehen fasean eskailerak berrituko dira, eta bigarren fase batean, parkea berrituko da. Dena 2018an.

Errekatxikiko parketik Kalezar auzora igotzeko bide labur eta erabilia da Errekatxikiko parkeko eskaileretan barrena doana. Eskailera horiek, ordea, ez daude batere egoera onean, izan ere, ez dituzte betetzen irisgarritasun-baldintzak. Horregatik, eskailera berriak egingo ditu udalak. Trazatu berdina mantenduko dute eskailera berriek, eta zabalera handituko da, erosoak izan ahal izateko. Halaber, baranda ere jarriko da, eta argiztatu egingo dira. Albo batean errail bat zabalduko da, bizikletak igo eta jaisteko. Maldan hiru egon-toki ere jarriko dira, eserlekuez hornituta. Lan horiek bi hilabeteko iraupena izango dute, eta 60.490 euroko kostua. Egun hauetan udal brigada aritu da inguru horretan aurrelanak egiten, baina Lasuen enpresak berrituko ditu eskailerak.

Bestalde, parkea ere berrituko da. Kale Irekiak parte-hartze prozesuan herriko haurrekin egindako saioetan egindako eskaera izan zen horixe bera: parkean jolaserako elementuak jartzeko. Urak Bide taldeak osatu du proiektua. Hala, ingurua kontuan hartuta eta integrazioa zainduz atonduko da parkea.

Hauxe proiektua: