Noticias
Atrás

Kalera ateratzeko irizpideak herritarrei helarazteko hainbat baliabide jarri ditu martxan udalak

Kalera ateratzerakoan kontuan hartu beharreko ordutegiak eta babes neurriak zehazten dituen kartela egin du, eta, horrez gain, 65 urtetik gorako herritarrei deituko diete telefonoz, neurri horien berri zuzenean emateko.

04·05·2020


Kalera, seguru lelopean, kalera ateratzeko irizpideak bildu ditu Usurbilgo Udalak, eta kartel bat jarriko du gaur herriko atari guztietan. Horrez gain, batetik, kartel hori bera 65 urtetik gorako herritarren buzoietan utziko da, bina maskararekin, informazio hori kolektibo horrengana irits dadila ziurtatzeko, eta, bestetik, telefonoz deituko diete udal-langileek, zer moduz dauden jakin eta neurri horien berri zuzenean emateko.

Modu horretara, informazio zehatza helarazteaz gain, lasaitasuna transmititu nahi zaie herritarrei, baita kalera ateratzearen garrantzia nabarmendu ere, beti ere, segurtasun eta babes neurriak hartuta.