Agenda

Atrás

Joxan Artze guregan

16 JUN

Ekainak 13, asteazkena

JOXAN ARTZE EZAGUTUZ. 18:00 Potxoenea Kultur Etxean.

“Joxan Artze, espirituz ere bai” hitzaldia, Andoni Salameroren eskutik.
 

Ekainak 16, larunbata

“HARRIA HITZ” BISITA GIDATUA. 10:30 Frontoitik abiatuta.

“Harria Hitz” itzulia eginez Usurbilgo herrigunean dauden artelanak bisitatuko dira.

Izena emateko: 688-81 80 17 edo info@kultour.pro

 

JOXAN ARTZE OROITUZ. 12:00 Mikel Laboa plazan.

Txalaparta, poesia, dantza, kantua eta musika lagun ditugula oroituko dugu Joxan Artze.

 

JOXAN ARTZE SENTITUZ. 17:00 Olanoneko anfiteatroan.

Haurrek marrazkiak egingo dituzte txalaparta entzunez sentitzen dutenarekin. Ondoren, ipuin kontaketa laburra izango da.

 

JOXAN ARTZE PARTEKATUZ. 18:30 Dema plazan.

Joxan Artzeren lanaren aitortza egingo da, poesia eta txalaparta uztartuz. Bertan, Joxanekiko sentimenduren bat adierazi nahi duten guztiek parte hartzeko aukera izango dute, txalaparta joz edo haren poema bat irakurriz. (Aurrez izena eman nahi duenak: 943-36 06 92 edo kultura@usurbil.eus)

JOXAN ARTZE BIZIZ. 22:30 Frontoian.

Joxan Artzeren lanean oinarritutako ikuskizuna gertutik biziko dugu: dantza, txalaparta, poesia, musika, bertsoak...

JOXEAN ARTZE IRUDIKATUZ. Egunean zehar, Sutegiko erakustaretoan.

“Txoria txori” poema irakurrita, haurrek akuarelaz sortu dituzten marrazkiak ikusgai jarriko dira erakustaretoan.

JOXEAN ARTZERI IDATZIZ

Egunean bertan, Erregistro Liburua egongo da, Joxan Artzeri zerbait idatzi nahi dionarentzat. Aldez aurretik, Potxoenea Kultur Etxera etorrita ere idatz daiteke bertan. (943-37 19 99)