Agenda

Atrás

Jakin Jardunaldia eta Harria Hitz bisita

Uztailaren 12an eta 13an Jakin Jardunaldiak egingo dira Usurbilen, eta aurtengo gaia 'Utopia 68/18. Iruditeria berrien bila' izango da. Oraindik ere zabalik dago izen-ematea, www.ueu.eus webgunean. Jardunaldion harira, Udalak “Harria Hitz” bisita gidatua antolatu du uztailaren 12rako. Ibilaldia 18:00etan hasiko da, eta 19:15ean TXTXTX Txokoaldeko Txalaparta Txokoa ezagutzeko aukera izango da. Edozeinek du izena emateko aukera: 688 818 017 / info@kultuor.pro
12 JUL

1968ko udaberrian mundu berri baten aldarri egin zen Parisen, Berlinen, Pragan, Mexikon. Baita Euskal Herrian ere. Urte erabakigarriak izan ziren utopia kritiko eta eraikitzaileak pentsatu eta praktikan jartzeko. 50 urte geroago, zeri deitzen diogun utopia, eta ze iruditeria kolektibo eraiki eta partekatzen ari garen eta nola berritu ditzakegun aztertu nahi dugu. Utopia, jada, ez da iristezina den leku hura, baizik eta posible denaren zentzua zabaltzeko eraldaketa-praktika bide bat. Utopia berriak indar hartzen ari dira gurean, horien artean zaintzaren utopia eta utopia sozio-ekologikoa ditugu.

Edukiak

UZTAILAREN 12a, OSTEGUNA

9:00-9:30 Harrera eta material banaketa.

9:30-9:45 Lorea Agirre Dorronsoro (Jakin): Utopiari sarrera.

9:45-10:45 Amaia Lasa (idazlea, poeta eta irakaslea): Nondik gatoz, non gaude.

11:00-11:30 Atsedenaldia

11:30-12:15 Alba Garmendia (EHUko Filosofia Saileko doktoregaia): Utopia klasikoak eta berriak.

12:15-13:30 Edu Apodaka (EHUko Soziologia irakaslea): Praxia, pragmatismoa eta utopia elkartzen diren tokia.

13:30-14:45 Bazkaria

Zaintzaren Utopia

15:00-15:45 Uzuri Aboitiz (Universitat de Barcelonako Gizarte Antropologia Saileko doktoregaia): Zaintzak erdigunera. Aukerak, arriskuak eta zenbait galdera.

15:50-16:30 Bego Zearreta (Bizkaiko adinekoen egoitzetako langile grebalaria): Zaintzaren aldeko borroka.

 

UZTAILAREN 13a, OSTIRALA

Utopia sozio-ekologikoa

9.30-10:30 Iñaki Barcena (EHUko Politika Saileko irakaslea): Eko-Sozialismo-Feminista, utopia berri bat?

10:30-11:15 Anaiz Agirre eta Xabier Harlouxet (Bizi! mugimendua): Alternatiba burujabe bat lantzen.

11:15-11:45 Atsedenaldia.

11:45-12:30 Bego Huarte (Ongi Etorri Errefuxiatuak plataforma): Harrera herria nola antolatu.