Agenda

Atrás

Hezkidetza ikastaroa begiraleentzat

“Aisialdiko testuinguruan sortzen diren egoera asko diskriminatzaileak izan daitezke. Nola identifikatu egoera horiek eta zer egin sexismo egoerak ekiditeko?”, galdera horien gaineko lanketa egiteko doako ikastaroa antolatu du Udalak ekainaren 26rako, haur eta gazteen aisialdian lan egiten duten begiraleentzat. Ikastarorako izena-ematea ekainaren 15a baino lehen egin behar da. Informazio gehiago: 943 37 71 10 edo parekidetasuna@usurbil.eus
26 JUN