Noticias
Atrás

Hernanin artatuko dituzte Covid19 birusarekin kutsatutakoak

Eskualdeko osasun baliabideak berrantolatu dituzte: kasu potentzialak egoitza gutxi batzuetan zentralizatuko dituzte, beste osasun etxeetan gainerako gaixoak trabarik gabe artatu ahal izateko. Aldaketak bihartik aurrera jarriko dira indarrean.

27·03·2020


Donostialdeko osasun zentroak berrantolatu egin dituzte Covid19 birusa dela eta. Bihartik aurrera, Lasarteko arreta gunea itxita egongo da, eta Hernanin artatuko dituzte Covid19 birusarekin kutsatuta egon daitezkeen herritarrak, 00:00etatik 24:00etara. Medikutara joan aurretik, dena den, telefonoz deitzeko eskatu diete herritarrei: “Neurri horien helburua da osasun-zentro batzuetan zentralizatzea Covic19 birusaren klinika susmagarria duten erabiltzaileen aurrez aurreko arreta; horregatik, osasun-zentrora joan aurretik, lehenengo telefonoz harremanetan jartzeko gomendatzen dugu, arreta modu egokienean eta leku egokian jaso ahal izateko”.