Agenda
Atrás

Haurrentzako zinea: Leo da vinci, mona lisa misioa

13 ENE

Sarrerak: egunean bertan 3 €
Nori zuzendua: 6 urtez gorakoentzat.
Iraupena: 85 min.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.
Laguntzailea: Ziortza Gazte Elkartea.

Leo Da Vinci, pintore eta buruan ideia ugari duen asmatzaile gaztea, Mona Lisarekin, sute baten ondorioz etxea galdu duen neskarekin, erabat maitemindu da. Leok lagundu egin nahi dio eta egoera konpon dezakeen abentura zoroa eta zirraragarria planeatu du. Urte batzuk lehenago Montecristo uhartetik gertu hondoratu zen piraten itsasontzia topatu nahi du ustez barruan dagoen altxorra berreskuratzeko. Altxor hori lortuz gero, Mona Lisaren arazoak konponduko liratekeela uste du. Ondorioz, lagunekin batera, erraza izango ez den bidaiari ekingo dio. Baina ez dira altxorra topatu nahi duten bakarrak izango.