Publicador de contenidos

Atrás

Haur sahararrak Usurbilen

Oporrak Bakean egitasmoaren barruan, Saharako bi haur hartu dituzte harreran Usurbilgo bi familiak uda honetan. Programaren helburua da bi hilabetez haurrak saharar errefuxiatu kanpamentuetatik ateratzea, eta, bide batez, basamortuan udako bi hilabete horietan pairatzen den tenperatura altuetatik babestea. Ongi etorri!

04·07·2018


Elkartasunak ez du mugarik, eta aurten ere, Usurbilgo bi familiak haur sahararrak harreran hartu dituzte, uda pasatzeko. Oporrak Bakean egitasmoarekin bat egiten du urtero Usurbilgo Udalak, eta aurten programa horretan parte hartu dute Arantxa Urkia eta Urretza Izagirre usurbildarrak. Saharako bi haur ekarri dituzte. Oporrak Bakean programari esker, urtero-urtero 10 eta 12 urteko haurrak etortzen dira Saharatik Euskal Herrira. Aspaldian sortu zen programa horren beharra. Helburua da bi hilabetez haurrak saharar errefuxiatu kanpamentuetatik ateratzea, eta, bide batez, basamortuan udako bi hilabete horietan pairatzen den tenperatura altuetatik babestea.

Saharatik ez ezik, Txernobildik ere beste haur bat ekarri du herriko beste familia batek.