Publicador de contenidos

Atrás

Haur eskolari buruzko galdeketa egiten ari dira udala eta ikastola

Usurbilgo Udalak eta Udarregi Ikastolak gure herriko Udal Haur Eskolari buruzko galdeketa bat abiatu dute 2011. urtetik aurrera seme-alabak eduki dituzten gurasoei zuzenduta. Galdeketa horren helburu behinena da eskaintzen ari diren zerbitzuaren gaineko ebaluazioa egitea eta 0-3 urte arteko haurrekin gure herrian dauden eskolatze-ohiturak ezagutzea. Otsailaren 18ra arteko epea utzi dute, galdetegia erantzuteko.

14·02·2018


Usurbilgo Udalak eta Udarregi Ikastolak gure herriko Udal Haur Eskolari buruzko galdeketa bat abiatu dute eta 2011. urtetik aurrera seme-alabak eduki dituzten gurasoei dago zuzenduta. Galdeketa horrek helburu bat baino gehiago ditu: batetik, udala eta ikastola eskaintzen ari diren zerbitzuaren gaineko ebaluazioa egin nahi dute; eta, bestetik, 0-3 urte arteko haurrekin gure herrian dauden eskolatze-ohiturak ezagutu nahi dituzte. Galdeketa horrek eskaintza indartzen lagunduko du, ondo egiten ari diren horretan sakontzeko eta hobetu beharrekoak hobetzeko.

Ahalik eta informazio aberatsena jasotzeko, oso garrantzitsutzat jotzen dute gurasoek parte-hartzea, eta, horregatik, 5 minutu hartzeko eskatu diete, galderei erantzuteko. Galdetegia guztiz anonimoa da, eta emaitzak zuzenean Gura Market_IN enpresako (www.guras.eus) lantaldeak kudeatuko ditu.

Parte hartzeko udalaren (www.usurbil.eus) eta Udarregi Ikastolaren (www.udarregi.eus) webguneetan topa daiteke esteka, edo bestela zuzenean helbide honetan: https://es.surveymonkey.com/r/UdalHaurEskola.

Otsailaren 18ra arteko epea utzi dute, galdetegia erantzuteko.