Agenda
Atrás

Harria Hitz bisita gidatua

“Harria Hitz” ibilbideak Usurbilek euskal kultura garaikidearen susperraldian izandako garrantzia erakusten du. Beraz, bikoitza da haren interesa. Batetik, ezkutuko harremana izanik ustekabe handia delako; bestetik, Usurbilen, kalean ikusgai dagoen ondarearen maila altua delako. Tapia, Zumeta, Mediburu... Arte lanekin batera, hainbat artisten estudioak ere ezagutuko ditugu. Museoa ez, herria da Usurbil, eta arteaz ez ezik, giroaz ere gozatzeko aukera ematen du. Plan ezinhobea, beraz. 10:00 frontoitik abiatuta. Iraupena 3,5 ordu: TxTxTx Txokoaldeko Txalaparta Txokoa – Oreka TX taldeko txalapartariek Usurbilen entseatzeko eta erakustaldiak egiteko duten gunea– ,eta Zumeta Arte Estudiora –Jose Luis Zumeta margolariak eta bere alaba Usoa Zumetak partekatutako espaziora– ere gerturatuko gara. Antolatzailea: Usurbilgo Udala Informazio eta erreserbak: bisita doakoa izango da, baina aldez aurretik (Apirilak 9 baino lehen) izena ematea beharrezkoa da. 25 lagun, gehienez. Tfnoa.: 688 81 80 17, info@kultour.pro
13 ABR