Agenda
Atrás

Gureak-Elkar proiektu sozioekonomikoaren aurkezpena

Azken hilabete luzeotan, Usurbilgo Udala Gureak-ekin eta Elkar Fundazioarekin eskuz esku aritu da lanean, gure herrian proiektu sozioekonomiko garrantzitsu bat gauzatzeko. Biak ala biak Usurbilgo herriaren baloreekin bat egiten duten eragile ekonomikoak dira. Proiektu honek garrantzia izugarria izango du gure herriaren garapen sozioekonomikoan, eta, horregatik, otsailaren 28an, jendaurrean aurkeztuko dute hiru eragileek, Sutegiko erakustaretoan. Halaber, erakusketa bat ere zabalduko dute, proiektuaren irudi esanguratsuenekin. Ekitaldia 18:30ean hasiko da.
28 FEB