Publicador de contenidos

Atrás

Gernika kaleko etxebizitzetako bat alokairu sozialen jarri eta maizterrak aukeratzeko lehiaketa martxan jarri du udalak

Gernika kalean duen etxebizitza bat alokairu sozialean jarriko du udalak, eta maizterrak aukeratzeko lehiaketa martxan jarri du. Parte hartu nahi duten herritarrek martxoaren 1era arteko epea dute eskaera egiteko. Izena emateko eskabide-orriak eta hautatze-prozedura arautzen duten oinarriak udaletxean eskura daitezke.

14·02·2018


Gernika kaleko 13. zenbakian jabetzan duen etxebizitzetako bat (1go eskuina) alokairu sozialean jartzea erabaki du udalak, eta maizterrak aukeratzeko lehiaketa martxan jarri du. Etxebizitzak 3 logela ditu, eta 80 metro koadro da. Usurbilgo pertsona fisiko edo bi, hiru, lau edo pertsona gehiagoz osatutako bizikidetza-unitateak aurkeztu ahal izango dira lehiaketara. Aurkeztu ahal izateko baina, honako baldintza hauek bete beharko dira: etxebizitza eza, gutxieneko eta gehienezko diru-sarrerak izatea, gehienezko ondare jakin bat ez izatea... Etxebizitzaren bat jabetzan duten herritarrek ere lehiaketan parte hartu ahal izango dute, beti ere premia egoeran badaude. Etxebizitza hori zozketa bidez esleituko da. Zozketa egin ondoren itxaron-zerrenda osatuko da, etxebizitzari uko egin dioten edo oinarri hauetan ezarritako baldintzak bete ez dituzten pertsonekin. Etorkizunean zerrenda hori baliatuko da Gernika ibilbideko 13an dauden eta Txaramunto kaleko 2an errentapean dauden gainerako udal etxebizitzak betetzeko, etxebizitza horiek egun dituzten itxaron-zerrendak agortzen badira.

Kontratuaren iraupena

Erreta-kontratua urtebetekoa izango da, eta urtez urte luzatu ahal izango da, gehienez ere bost urtera arte. Kontratuen epemuga iristen denean, maizterrak udalaren esku utzi beharko du etxebizitza.

Ordaindu beharreko errenta-kuotari dagokionez, eskatzaile bakoitzaren diru-sarreren arabera ezarriko da, eta urtero berraztertuko da.