Publicador de contenidos

Atrás

Gernika ibilbideko etxebizitza alokairu sozialean hartzeko herritarren zerrenda onartu da, behin-behinean

Gernika ibilbideko, 13. zenbakiko etxebizitzetako bat alokairu sozialean jarri nahi du udalak, eta maizterrak aukeratzeko lehiaketa jarri zuen martxan. Eskaerak aurkezteko aldia otsailaren 10etik martxoaren 1era bitarte luzatu zen, eta, guztira, 13 eskaera egin dira. Udalak eskaera guztiak banan bana aztertu ditu, eta 13 eskaeretatik 3 baztertu egin ditu, eta 10 onartu. Hala, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak udaletxeko iragarki taulan daude gaurtik, interesatuek aztertu, eta, beharrezko ikusiko balute, erreklamazioak aurkez ditzaten.

22·03·2018


Gernika kaleko 13. zenbakian jabetzan duen etxebizitzetako bat (1go eskuina) alokairu sozialean jartzea erabaki zuen udalak 2018/0095 dekretuan jasotzen denez, eta maizterrak aukeratzeko lehiaketa martxan jarri zuen. Etxebizitzak 3 logela ditu, eta 80 metro koadro da. Udal etxebizitza hori alokairuan esleitzeko oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko 29. zenbakian argitaratu ziren 2018ko otsailaren 9an. Horren ostean, lehiaketan parte hartzeko epealdia ireki zen otsailaren 10ean. Martxoaren 1era arte luzatu zen. Epealdi horretan 13 eskaera aurkeztu ziren.

Udal zerbitzuek eskaera guztiak banan bana aztertu dituzte, oinarrietako VIII. klausulan zehazten den eran onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda prestatzeko. Hala, 13 eskaera horietatik 3 baztertu egin dituzte, eta 10 onartu, behin-behinean. Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda erakusketa publikoan jarri da gaur bertan, udaletxeko iragarki-taulan, interesatuek aztertu, eta, beharrezko ikusiko balute, erreklamazioak aurkezteko.

Aurkeztutako erreklamazioak aztertu ondoren, zozketarako onartu eta baztertuen behin-betiko zerrendak onartuko dira.

Kontratuaren iraupena

Etxebizitza horren erreta-kontratua urtebetekoa izango da, eta urtez urte luzatu ahal izango da, gehienez ere bost urtera arte. Kontratuen epemuga iristen denean, maizterrak udalaren esku utzi beharko du etxebizitza.

Ordaindu beharreko errenta-kuotari dagokionez, eskatzaile bakoitzaren diru-sarreren arabera ezarriko da, eta urtero berraztertuko da.