Agenda

Atrás

Gatz Basatia txotxongilo antzezlana

Maitena Illarramendik eskainitako saioa izango da. Apirilaren 15ean, 17:00etan, Sutegiko auditoriumean. Sarrera 2 euro kostatuko da. Gatz Basatia titiritorto bat da. Bertizeko oihanaren sakonean bizi diren izaki bitxiak dira titiritortoak. 40 zm neurtzen dituzte gutxi gorabehera, begi bakarrak, berdeak eta horiak, isats luze batekin. Basoan kamuflatzen dira, horregaitik buruan ilearen ordez landareak dituzte, batzuetan basafruitu eta guzti. Zuhaitzen barruan bizi dira, okilek egindako zuloetan.
15 ABR