Agenda

Atrás

Euskaraldiari babesa emateko agerraldia

Euskararen erabilera areagotzeko helburuz jaio da Euskaraldia ekimena, erakundeek eta euskalgintzako eragileek sustatuta. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitarte Euskal Herri osoan gauzatuko den ekimena da. Egitasmo horren barruan Usurbilen zer egin daitekeen aztertzen aritu da azken hilabeteotan lantalde bat, eta ekainaren 8an, ostiralarekin, agerraldi bat egingo dute Mikel Laboa plazan, 19:30ean. Herritarrei dei egin diete agerraldi horretan parte hartzera, eta, modu horretan, Euskaraldiari babesa agertzera.
8 JUN