Noticias
Atrás

Emakumeak ahalduntzeko bi ikastaro antolatu ditu Parekidetasun Sailak, hiruhileko honetarako

Emakumeentzako bi ahalduntze ikastaro antolatu ditu hiruhileko honetarako Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak. Biodantza ikastaroa da bata. Euskaraz izango da, urtarrilaren 11tik apirilaren 12ra bitarte. Eta beste ikastaroa Pepa Bojo psikologoak eskaini ohi duena da: "Emozioak eta ahalduntzea". Ikastaro hori gaztelaniaz izango da, eta datorren astean bertan hasiko da, apirilaren 11era arte. Izena honako helbidean eman behar da: 943 37 71 10 edo parekidetasuna@usurbil.eus helbidean.

03·01·2019


Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak emakumeak ahalduntzeko beste bi ikastaro antolatu ditu hiruhileko honetarako. Hona hemen xehetasunak:

- Euskarazko ikastaroa: Biodantza, eta Helen Kortaxarenak eskainiko du urtarrilaren 11etik apirilaren 12ra bitarte, ostiraletan, 16:45etatik 18:15era bitarte, Oiardo kiroldegian.

- Gaztelaniazko ikastaroa: Emozioak eta ahalduntzea, eta Pepa Bojo psikologoak eskainiko du. Urtarrilaren 10ean hasi eta apirilaren 11n bukatuko da: ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara, Bake Epaitegiaren atzeko lokalean.

Izena emateko: Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailean. Telefonoz: 943 37 71 10 edo emailez: parekidetasuna@usurbil.eus.