Publicador de contenidos

Atrás

Ekainaren 28tik uztailaren 2ra izango dira Santixabelak

Atzo arratsaldean bildu zen, lehen aldiz, Santixabeletako jai-batzordea. Azken urteotako joerari jarraituz, aurtengo batzordea ere jendetsua da. Herriko talde ugarik du antolaketa-lanetan laguntzeko gogoa, eta, bada, beraz, pozteko modukoa. Atzoko bileraren helburu nagusia Santitxabelak noiz hasi eta noiz bukatu erabakitzea izan zen eta jaietarako proposamenak biltzen hastea. Hala, egunak jada, erabaki dituzte: ekainaren 28an hasiko dira jaiak, ostegunarekin, eta uztailaren 2an bukatuko dira, astelehenarekin. Hurrengo bilera otsailaren 26ean izango da.

07·02·2018


Aurtengo Santixabelak ekainaren 28an, ostegunarekin, hasi eta uztailaren 2an, astelehenarekin, bukatuko dira. Hala erabaki zuen atzo Santixabelak antolatzeko eratu den jai-batzordeak. Atzo izan zuen lehen bilera batzordeak, eta, esan bezala, festei hasiera emango dion txupina ekainaren 28an jaurtitzea erabaki zuten. Halaber, jaietan zer egin, zer antolatu hausnartzen aritu ziren, eta proposamen ugari jaso zituzten. Hurrengo bilera egunak ere zehaztu dituzte: otsailaren 26ean eta martxoaren 20ean, 18:00etan, Potxoenean. Otsailaren 26ko bileran ekintza bakoitzaren aurrekontuak aztertu nahi dituzte, eta, martxoko bileran, aurrekontua itxi, ahal dela. Jai-batzordean edonork har dezkae parte, beraz, animatu.