Agenda
Atrás

Coral Herreraren hitzaldia: Maitasunaz gozatzen duten emakume eta gizonak

Antolatzailea: Parekidetasun saila. Hizkuntza: Gaztelaniaz. Gero eta emakume eta gizon gehiagok lantzen dute alderdi erromantikoa, beti ere patriarkatutik kanpo dauden harreman sano, eder eta parekideak eraikitzeko. Matxismoak ez digu uzten egoki harremantzen: txikitatik ikasten dugu maitasuna borroka dela, eta bizitza borroka batean, edo norekin borroka egin bilatzen pasatzen dugu. Coral Herrerak, bere liburuetan, patriarkatuak nola mugatzen eta sufriarazten gaituen erakusten digu: idazle madrildarrak uste du erromantikotasun hori erabat politikoa dela, eta harremantzeko beste modu batzuk posible direla. Maitasuna matxismotik askatuz, emakumeok maitatuak izateko beharra izateaz aska gintezke, libreki harremandu gaitezke. Guztion artean maitasun etika bat eraiki behar dugu, gure emozioak kudeatzen ikasteko, tratu ona izateko, egoki elkar maitatu eta zaintzeko, parekidetasunean harremantzeko, samurtasuna, errespetua eta adiskidetasuna ardatz ditugula. Coralek esaten du maitasunean gehiago gozatu eta gutxiago sufritu daitekeela: norbera eta norberaren ingurua aldatzeko tresnak izatean dago gakoa, eta maitasunaren filosofia berri hau zabaltzean. Era horretara, gure adiskidetasun eta sentimendu harreman-sarearekin gozatu ahal izango dugu.
15 FEB

Hitzaldia Potxoenean izango da, ostiralarekin, 18:30ean.