Publicador de contenidos

Atrás

Buruntzaldea oinez ezagutzeko ekimena

Urriaren 21ean izango da, igandearekin, Buruntzaldeko Ibilbideen eguna. Aurtengoa 11. edizioa da, eta 6 ibilbide egiteko aukera eskaini dute, horietako bat, 27 kilometrokoa. Ekimen honetan, jarduera fisikoa egiteaz gainera, Buruntzaldea eta bere ingurune naturala ezagutzeko parada paregabea eskaintzen da. Herri bakoitzean kontrolerako gune bat egongo da, argibideak emateko eta mokaduak eta edatekoak banatzeko.

11·10·2018


Badira jada 11 urte Buruntzaldeko Ibilbideak izeneko proiektua abiatu zela, eta aurtengo edizioa urriaren 21ean egingo da, igandearekin. Ekimenaren antolatzaileak nabarmendu dutenez, ez da lehiatzeko ekimena eta edozein publikorentzat egokia da. Gainera, Buruntzaldea eskualdea eta bere landa-ingurunea ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen du.

Herrietan ibilbideko zati bakoitzari buruzko trazatuak, profilak eta distantziak erakusten dituzten panelak daude; bideetan, berriz, norabideak eta distantziak markatzen dituzten geziak eta zuinak.

Seinale horiek guztiak udalerri bakoitzaren identifikazio-koloreak aintzat hartuz ipinita daude. Hauexek: Lasarte-Oriak urre zaharra; Urnietak berdea; Usurbilek laranja eta Andoainek urdina. Hala, seinale bat bidean ikusten dugunean zein ibilbidetan gauden jakingo dugu.
 

Ibilbideak

Honako hauek dira urriaren 21ean egin ahal diren ibilbideak::

  • ANDOAIN – LASARTE-ORIA (Buruntza mendia zeharkatuz edo gailurra eginda). Koloreak urdina eta urre zaharra; 7,9 km.ko luzera du; oinez soilik egin daiteke eta mendiko oinetakoa beharrezkoa da.

  • ANDOAIN – URNIETA. Koloreak urdina eta berdea; 4,8 km.ko luzera du; oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoa beharrezkoa da.

  • ANDOAIN – USURBIL (Andatzatik barrena). Koloreak urdina eta laranja; 14,9 km.ko luzera du (luzeena da); oinez soilik egin daiteke eta mendiko oinetakoa beharrezkoa da.

  • LASARTE-ORIA – URNIETA. Koloreak urre zaharra eta berdea; 3,9 km.ko luzera du; oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoa beharrezkoa da.

  • LASARTE-ORIA – USURBIL – AGINAGA. Koloreak urre zaharra eta laranja; 9 km.ko luzera du (Santuenetik barrena Aginagako Mapil ingururaino); oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoa beharrezkoa da.

Herri bakoitzean kontrolerako gune bat egongo da (Usurbilen bi), argibideak emateko eta mokaduak eta edatekoak banatzeko. Honako hauek dira lekuak:

 

  • USURBILEN: Santueneako auzoan, Zorrotzeko zubiaren parean. Aginagan, Mapil inguruan

  • ANDOAINEN: Udaletxe azpian

  • LASARTE-ORIAN: San Pedro elizaren ondoko plazan

  • URNIETAN: Udaletxearen azpian

Itzuli handia

Aurrez aipatutako ibilaldiez gain, Buruntzaldeari itzuli osoa oinez emateko aukera ere eskainiko da: 27 km luze da ibilbidea. Abiatzeko ordua eta tokia honako hauek dira: goizeko 8:00etann Lasarte-Orian. Ostadar S.K.T.ko Mendizaleen Saila izango da taldearen arduraduna. Partaide bakoitzari abiatzen denean txartel bat emango zaio, irteerako herriak zigilatuta.
 

Autobus zerbitzua

Antolatzaileek autobus-zerbitzua ere jarri dute, parte-hartzaileak norbere herrira bueltan eramateko. Hori bai. Zerbitzu hori erabiltzeko, ezinbestekoa da, hasieran jasotako txartela aurkeztekoa. Autobus-zerbitzuaren ordutegia honako hau da:

AGINAGA

USURBIL

LASARTE-ORIA

ANDOAIN

URNIETA

Ezpaldiko gasolindegia

gasolinera

S.Inazio borobilgunea Rotonda

Dorretxeko biribilgunea

Rotonda de la Casa Torre

Goiko plazaren atzealdean

Trasera de Goiko Plaza

Kiosko geltokian

12:00

12:07

12:15

12:30

12:40

13:00

13:07

13:15

13:30

13:40

14:00

14:07

14:15

14:30

14:40 (zerbitzu amaiera)

 

Informazio gehiago behar izanez gero, deitu Oiardo kiroldegira: 943 37 24 98