Noticias
Atrás
Bartzelonan gertatutako eraso latzaren aurrean Udal Gobernuaren adierazpena
Bartzelonan gertatutako eraso latzaren aurrean Udal Gobernuak adierazpen hau helarazi nahi du
18·08·2017
Lehenik eta behin gure samina adierazi nahi diegu erasoan hilik edo zauriturik izan diren herritarrei eta haien familiei, baita Kataluniako herriari ere.
Giza eskubideetan eta demokrazian oinarritutako gizarte ereduan sinesten dugu eta horren alde lan egiten dugu eta borrokatzen dugu egunero. Mundu osoan gertatutako giza eskubideen eta oinarrizko printzipio demokratikoen aurkako eraso guztiak salatzen ditugu.