Agenda

Atrás

"Bakean dagoena bakean utzi!” antzezlana

Azaroaren 25ean Emakumeen Aurkako Indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna dela-eta, Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak “Bakean dagoena bakean utzi!” antzezlana antolatu du larunbaterako, Sutegiko auditorioan. Antzezleak Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena dira. Zehaztasunak: “Euskara eta generoa binomioa gero eta garrantzia handiagoa hartzen ari da. “Euskalduntze” kontzeptua bera protagonismo horren adierazle garbia da. Erlazio horren garrantziaz jabetuta daude gure bi protagonistak eta bikote horri hirugarren erpin bat gehitu nahi izan diote: umorea. “Bakean dagoenari bakean utzi” ikuskizuna elkarrekin lotzen diren elkarrizketek osatzen dute. Bertan, euskara eta generoari buruzko hainbat kontu aletzen dituztelarik, betaurreko umoreak jantzita: euskalkiak, amatasuna, onomatopeiak, gorpuzkerak, euskarakadak… Bakean dagoena bakean uzteko ez daude prest!”. Sarrera doan izango da.
24 NOV