Publicador de contenidos

Atrás

Aginagako frontoiari estalkia jartzen hasi dira

Gaur hasi dira Aginagako frontoiaren atzeko partea estaltzeko estalkia jartzen. Alde horretatik frontoira ura sartzen dela eta, estruktura metaliko bat jarriko da, eta lona mikroperforatu bat jarriko da. Lona horretan Aginagako argazki zahar bat jarri da. Murgil eraikuntzak enpresak eramango ditu aurrera lanok, eta 40.000 euroko kostua izango dute.

13·03·2018


Aginagako frontoiaren atzeko aldean estalki bat jarriko da, frontoira ura sar ez dadin. Hain zuzen, gaur hasi dira lanak. Horien ardura Murgil eraikuntzak du, eta ia 40.000 euroko aurrekontua dute. Metalezko estruktura bat jarriko da, eta estruktura horretan lona mikroperforatu bat jarriko da, estalki modura. Lona horretan aginagarrek aukeratutako argazki zahar bat inprimituko da. Hauxe da proiektua eta argazkia: