Publicador de contenidos

Atrás

Adikzioen Prebentziorako Plana berrituko du udalak, eragileekin elkarlanean

Mendekotasunen Prebentziorako Usurbilgo 1go udal plana 2013an onartu zen, eta lau urterako osatu zen. Orain plangintza hori ebaluatu eta berritzeko unea iritsi da, eta horren ardura Agipad elkarteak izango du. Edozein kasu, herriko elkarte, talde eta gaiarekiko interesa duen edonorekin osatu nahi da, elkarlanean, eta guztien esperientziak elkarbanatuz. Horretarako bilera bat deitu da otsailaren 15erako, Potxoenean, 13:00ean. Lehen bilkura horretan, drogei buruz hausnartu eta prebentziorako estrategiak aztertuko dira.

23·01·2018


Adikzioen Prebentziorako Plana berritzeko unea iritsi da, eta lanketa hori herriko eragile, talde eta gaiarekiko interesa izan dezaketen herritarrekin egin nahi du Usurbilgo Udalak. Horretarako, otsailaren 15erako bilera deitu du Potxoenean. 13:00ean izango da.

Plana idazteko eta prozesu hori dinamizatzeko ardura Agipadek du. Drogamenpekotasunaren arloan eskarmentu handia duen elkartea da Agipad eta hainbat eta hainbat erakundeekin ditu hitzarmenak gai hori lantzeko. Baita Usurbilgo Udalarekin ere. Udalak adikzioen prebentziorako 1go plana 2013an onartu zuen, eta plan horren indarraldia amaituta, orain eguneratzeko garaia heldu da. Esan bezala, beraz, eguneratze horretan herriko elkarte eta eragileek parte-hartzea da helburua, eta beste plan bat osatu eta martxan jartzea.

Agipadek nabarmendu duenez, drogamenpekotasunen fenomenoa oso aldakorra da, eta, beraz, bere egunean ezarritako proiektuak eta ekintzak aldizka aztertzeko eta ebaluatzea ezinbestekoa da. Azken batean, helburu nagusia bizi-kalitate hobea duen udalerria lortzea baita. “Drogamenpekotasunaren fenomenoak guztioi kezkatzen gaitu, eta denok egin ditzakegu ekarpenak gure esperientziatik abiatuz, gure laneko ikuspegitik, gure gizartearekiko eginkizunetik, eta, orokorrean, agente prebentiboak garen aldetik”.

Lehen bilera horretan drogei buruz hausnartuko da, lotzen zaizkion faktoreak, esparru legala, prebentziorako estrategiak, prebentzio komunitarioko programak, tokiko plana, faseak, abiadura... Azken batean, topaketa horren helburua drogamenpekotasunen fenomenoaren gainean herritarren ikuspuntua elkarbanatzea da, baita arlo bakoitzean abian jarri beharreko prebentziorako estrategiak aztertzea ere.

Bilera hobeto antolatu ahal izateko, asistentzia aurrez konfirmatzeko eskatzen da, 943 377110 telefono zenbakian.

 

ESTEKA HONETAN DUZUE IKUSGAI ORAIN ARTEKO PLANA: