Agenda

Atrás

Adikzioen plana berritzeko bilera

Mendekotasunen Prebentziorako Usurbilgo 1go udal plana 2013an onartu zen, eta lau urterako osatu zen. Orain plangintza hori ebaluatu eta berritzeko unea iritsi da, eta horren ardura Agipad elkarteak izango du. Edozein kasu, herriko elkarte, talde eta gaiarekiko interesa duen edonorekin osatu nahi da, elkarlanean, eta guztien esperientziak elkarbanatuz. Horretarako bilera bat deitu da otsailaren 15erako, Potxoenean, 13:00ean.
15 FEB