Publicador de contenidos

Atrás

6.500 zuhaitz landatuko dira Andatza mendian

Iaz moztutako Pinus Radiata basoa bertako haritz, ametz eta lizarrekin birlandatuko da, bertako flora indartu asmoz.

23·01·2017


Gipuzkoako Aldundiak 6.500 zuhaitz baino gehiago landatuko ditu Andatza mendiko tontorra eta Ziortza arteko eremuan, guztira 3,6 hektarea hartuz.

Iaz moztutako Pinus Radiata basoa bertako haritz, ametz eta lizarrekin birlandatuko da, bertako flora indartu asmoz. Guztira, 9.987 euroko aurrekontua izango du proiektuak.