Agenda

Atrás

'Sokari helduz' tailerra: Nola hobetu guraso eta seme-alaben arteko komunikazioa?

Usurbilgo Gaztelekuko hezitzaileek komunikazioaren gai hau lantzeko tailerra antolatu dute. Bertan, guraso eta seme-alaben arteko komunikazioa hobetzeko tresnak landuko dira, praktikotasunetik abiatuta. Ikastaroa irekia da, 12-18 urte bitarteko nerabeen gurasoei zuzendua dago, izan Gaztelekuko nerabeen guraso edo ez. Ikastaroa maiatzaren 26an 10:00etatik 12:00etara izango da, Potxoenean. Izen ematea doakoa da. Hezitzaileak: Saioa Aginako eta Itziar Areta, Ostargi Gizarte Elkartekoak. Izen ematea: Gaztelekuan, edo gaztelekua@usurbil.eus helbidean(azken eguna maiatzaren 23a). Informazio gehiago: 688 713838
26 MAY