Publicador de contenidos

Atrás

“HONDAKINAK GURE HERRIAN” aztertzen ari dira Udarregi Ikastolako ikasleak

Iaz hasitako programari jarraipena emanez, Usurbilgo Udalak Eskolako Agenda 21 programa martxan jarri du, ikastolako Lehen Hezkuntzan. Iaz “Mugikortasun jasangarria” landu zuten; aurtengoan, aldiz, hondakinen gaia ari dira aztertzen. Gaurkotasun handiko gaia, ezbairik gabe. Nola sortu hondakin gutxiago eta nola kudeatu hobeto sortzen ditugun hondakinak, bai ikastolan, bai etxean, bai eta herrian ere, aztertzen ari dira.

13·04·2018

Programaren antolaketa:

- Ikasturtearen lehenengo hiruhilekoan, ikasleak arazoaz jabetzen aritu ziren. Ondoren, ikastolako diagnostikoa egin zuten, hau da, aztertu zuten ea “hondakinen” gaia lantzen ote duten ikasgai bezala eta nola hobetu bertan sortzen dituzten hondakin desberdinak.

- Bigarren hiruhilekoan, herria aztertzeko txanda izan da. Behaketa eta etxean eta kalean egindako galdetegien bidez bertan egon daitezkeen arazoak antzeman eta zerrendatu dira.

- Hirugarren hiruhilekoan, Aste Santuko oporren bueltan, ikasmaila desberdinetan egindako lana bateratuko dugu eta gaia hobetzeko hartutako konpromisoak eta Udalari egin beharreko proposamenak adostuko ditugu. Herriko alkate eta hainbat ordezkariekin ekainaren 5ean dugu hitzordua. Orduan ezagutuko dira aurtengo lanaren emaitzak eta Udalak ikasleen proposamenei emango dien erantzuna.